Zintzilik Zintzilik
Kapitaina
“ Zer da niretzako zoriontasuna? Askatasuna.
Xabier Amorrortu sentsazio eta emozioen esploratzaile duzue. Naturan bizi daitezkeen esperientzia eta abenturak, modu ezberdin, berritzaile eta sortzailean bizitzeak motibatzen du.Hainbat urtetako bizimoduan pilatutako trebetasunak eta bizipenak baliatuta ikuspuntu berezi eta aske bat ematen die proiektuei.Berdin zaio haitzuloan, arroilan, pendulu erraldoian, soka askean, hegaz edo kalean egon… Momentuak opari gisa bizi ditu une oro, eta horietatik ikasiz zoriontsu izatea da bere terapia.Ez daki oso ondo zer sentitzen duen, baina bai aske sentitzen dela, eta une horietan denborak existitzeari uzten diola.Zuek ere momentuak bizitzeko bide ezberdinak bilatzeko gonbidapena da ZINTZILIK. Emozioen laborategia. Pentsamendu eta arima askearen trukea. Bakarrik baino, elkarrekin eta naturarekin bat bizi nahi duen komunitatea.
"Xabier Amorrortu sentsazio eta emozioen exploratzaile duzue. Naturan bizi daitezkeen esperientzia eta abenturak, modu ezberdin , berritzaile eta sortzaileenak egiteak motibatzen du"
Proiektua
Naturatik jaio ginen lehenbizi, eta gero naturari lotuta bizitzea erabaki genuen. Hari fin batek lotzen gaitu, barnetik eusten gaitu konexio honek. Horixe da gure terapiarik onena, naturak oparitzen dizkigun uneak, egoerak eta bizipenak aprobetxatzea. Harreman berezi hau zaintzea.
Urak zizelkatutako bideak, haize leun eta korronte bortitzek moldatutako hormak, eta mendilerrotan, haitzartetan edo magaletan sortzen diren forma infinituak izan dira gure bizitzen agertoki garrantzitsuenak. Horietan (izan) gara gu.
Horregatik, ZINTZILIK proiektua bizi filosofia oso bat zabaltzeko helburuarekin sortzen da. Naturarekin batera, elkarrekin, errespetuz eta maitekor izateko adorez. Etengabe hazten ahalegintzeko asmoz.
Balore horiekin bizi nahi dugulako dira gozamena eta osasuna hartzen dugun bide bakoitzaren ezinbesteko zutabe garrantzitsu. Abiapuntu honekin, eta gurekin batera, badakigu proiektu eta erronka bereziak biziko dituzuela baita zuek ere.
Natura, bizitza eta norbera. ZINTZILIK. Orekan bidelagun izango gara.
KONTAKTUA
#sokaaskea #zintzilik #emozioak
No.. 1
No.. 2
No.. 3
Soka  AskeaSoka  Askea
“Soka askea bizitza bezalakoa da; pausoz pauso, momentuak biziz helburuetara garamatza”
Soka askera lehen aldiz hurbiltzean, eta sokaren gainean norbait atzera-aurrera eta jirabiraka ikustean, ezinezko ariketa dela sentituko duzu. Estralurtarra izan behar ote da oreka horretan dantza egiteko? Ez. Inola ere ez. Denon eskura dagoen terapia ederra da soka askea.
Nahiz eta batzuei beste batzuei baino errazago egin lehen urrats horiek ematea, pazientzia eta gogoa baino ez dira beharrezkoak. Azkarrenentzat eta mantsoenentzat, berdin trebeenentzat eta baldarrenentzat. Gakoa saiatzea da, erabakia hartzea.
Erabakimen hori praktikan jarrita, konturatu orduko pauso seguruan ariko zara. Une horretantxe hasten da ibiltzetik haragoko jolasa: irudimena izango da egin nahiko dituzun jolas berrien giltza.
Soka askean ZINTZILIK gorputzaren eta buruaren arteko harremanak maiteminduko zaitu. Jarrera berri bat. Orekaren bizi filosofia. Harmonia hori eguneroko beharrizan ere bilaka daiteke eta, gainera, ohartzerako, diziplina berriak ezagutzeko gogoak piztuko dizu barrena.
Uraren gainean olgetan hasi eta amildegi garaienetara pasatzeko nahia sentituko duzu. Urratsez urrats. Materialak eta medioak ezagutu ahala, amestutako leku horietan soka jartzeko garaia helduko da.
Ez ditugu egin ditugun erronkak ZINTZILIK ikusten, baizik eta datozenak.
No.. 4
No.. 5
o.. 6
Espeleología + Arroilak
“Naturaren barrunbeak gure arima bezalakoak dira”
Lur azpia, harkaitz barrena, arroila, erreka-zintzurra… naturak gordeta dituen barrunbe zirraragarriak. Leku hauetan sentitzen da bizi-bizi naturaren urte luzetako bilakaera. Txoko hauek arakatzean ulertzen da eboluzioa.
Sarri askotan ahaztua dugun animalia sen berezkoa aterako zaigu lurraren barruko bide natural hauetan mugitu ahala. Inguruak markatutako bidezidorrak jarraitzeko abilezia baino ez da behar.
Espeleologia eta arroilen ekintzak txango batekin hasten dira. Behin barrunbeetan, oinez, arrastaka, eskalatzen, sokatik jaisten edota gorputzarekin paretan bateratze bereziak eginda gozatuko dugu bidea.
Gainera, uraren bide eta formez ikasteko aukera aparta ere bada. Eta prozesu guztiak ulertuta ere, sinestezina egingo zaizue naturaren barnean zuen begiek ikusi eta gorputzak sentitu dezakeena.
Ez dago bertan ZINTZILIK egotea baino modu hoberik leku zoragarri hauek deskribatzeko.
JausiakJausiak
“Burua geratu, jauzi egin, dilinda gozatu”
Jauzia askatasun segundoz betetako kapsula bat da. Libertate osoa.
Jauzia norbere barrutik datorren dei bat da. Deiadar ozena.
Gogo horrek piztuko du jauziaren desira, eta une horretan egingo dugu salto. Bizitzan bezala, jauziaren atarian ere, beldurraren kilima agertuko da: eskutik heltzeko xuxurlatuko digu belarrira, eta guk urratsez urrats eramango dugu askatasunera.
Jauzi batean ZINTZILIK bizi izan gara behin baino gehiagotan. Eta gutako batzuk, jolasean hasita, amildegi baten aurrean egon gara bat-batean. Une eta leku horretantxe jauzi egitea izan da buruan izan dugun gogo bakarra.
Jauzi horretan bidelagun izango gara. Sinpleena den saltoan elkarrekin, eta saltoa konplikatzean ere batera.
Teknikak ezagututa eta progresio seguru batekin, geroz eta jauzi bereziagoak egiteko gai izango baikara.
Ekitaldiak Ekitaldiak
“Berdin da lekua, berdin da helmuga, amestu eta egia bihurtuko dugu proiektu hori”
Natura ekar ote daiteke gure herri eta hirietara? Natura ez, baina naturan bizi ditugun sentsazioak bai.Gure ohiko abenturetan erabiltzen ditugun bitartekoak herritarren eskura jartzeak eta zer sentitzen duten ikusteak eragiten diguna deskribatzeko ez dago hitzik. Plaza batean, kale nagusian, parkean edo bidegurutze baten erdian. Lan ederra da natura zuen etxe atarietara eramatea.
Berdin da eskalatzeko bide bat jarri, soka askea altueran probatu, tirolinan jaitsi, kutxa dorrea eskalatu, sokan gora eta behera egin, soka askearen show bat ikusi... Ariketa guztiek balio dute aukera berrietara begiak zabaldu eta mundu erakargarri hau ezagutzeko.
Zuen beharretara moldatzea eta partekatzea da gure bokazioa. Eta gure jardueretatik pasatzen diren pertsona guztietatik bakar bati bide eder hau jarraitzeko borondatea sortzen badiogu nahikoa, mundu honi ekarpen txiki bat egin diogula sentituko dugu
Ametsek ez dute mugarik, mugak norberak jartzen ditu ZINTZILIK.
No.. 7
No.. 8
No.. 9
/FormakuntzaFormakuntza
“Ezagutzak ez du jakitea esan nahi, jakitea egitean datza”
ZINTZILIK ekintzak egiteko oinarria ezagutza da. Bide hau ezin da edozelan abiatu. Zer baliabiderekin eta nola ekin jakitea da kontua.
Praktika hauetan, zoritxarrez, akats bakarrak ondorio larriak ekar ditzake; beraz, segurtatu dezagun lehen urratsa, formakuntza. Berdin da aisialdirako edota erabilera profesionalerako izan, gaur egun ikastaro espezifikoak bilatu ditzakegu behar guztietarako.Horregatik, eta guk segurtasuna oso serio hartzen dugulako, soilik formatutako teknikariekin egiten dugu lan.

Eta gure lana jakintza zabaltzea eta partekatzea ere badelako, askotariko ikastaro pertsonalizatuak ere egiten ditugu.
Galdetu, eta aurkituko ditugu erantzunak.
No.. 10
No.. 11
No.. 12
/Multimedia Multimedia
“Errepikatuko ez diren irudiak biltzea eta gero zuekin partekatzea: historia idaztea eta istorioak kontatzea”
Lehenengo soka askeak altueran jarritakoan, eta ikusten genuenaren ederra jaso nahian, gure jarduerak kalitatez grabatzen hasteko beharra sentitu genuen. Berehala ikastaro bat egin eta reflex kamera bat erosita hasi ginen irudiak bildumatzen.
Hainbat proba eta proiektu egin ondoren, grabatzeak berak ekintzak beste motibatzen gintuela ohartu ginen. Pribilegio bat da inguratzen gaituen ingurua, bertan ZINTZILIK jardutea, eta egindakoa kameraz jasotzea.Leku ederretan edozein irudi izan daiteke ikusgarria, baina gaur egungo teknologiarekin are gehiago. Nork ez ditu ikusi mendietan barna hartutako drone baten edota akzio kamera txikien irudiak?
Tresna semiprofesional batekin magia egin daitekeela konturatu gara eta orain arte lortutako irudiek bere fruitua ere eman dute honezkero, sareetan edota hitzaldietan gure istorioak zabalduz.
Zauden lekuan zaudela ZINTZILIK beste norabait bidaiatzeko modua ere bada.

FormakuntzaFormakuntza

Multimedia Multimedia